Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituen atzo [abenduak 13] Eusko Jaurlaritzak. Guztira
35 erakundek jaso dute aurten aipatu ziurtagiria. Horien guztien artean, goi mailako ziurtagiria jaso dute Aulestiko Udalak, Cikautxok, Eikak eta Danobatek.
Jaurlaritzak aurreratu duenez, hamasei izan dira goi mailako urrezko
Bikain ziurtagiria jaso dutenak, hamazazpik zilarrezkoa eta bik oinarrizkoa.
Bikain ziurtagiria jaso duten erakundeetako ordezkariak, atzo, Bilbon. Argazkia: Irekia
Guztira 280 pertsonatik gora batu ziren atzo [abenduak 13] Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak banatu zituzten ziurtagiriak.
Ziurtagiriaren esanahia. Esparru sozio-ekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzea da
Bikain Ziurtagiriaren egitekoa. “2008tik gaurdaino
Bikain Ziurtagiria izan da kalitatezko euskararen bermea erakundeetan, eta guztira 329 erakundek dute ziurtagiria (batzuek bat baino gehiago dute); 67.200 langile inguru dituzte enpresa horiek”.