Ondarroako merkatari eta ostalari elkarteak Gabonetako zozketa egin du, eta zenbaki sarituak argitaratu ditu. Guztira, 6.000 euro banatuko ditu elkarteak herriko dendetan erosi dutenen artean; 2.000 euroko hiru sari banatuko ditu, 100 euroko txarteletan banatuta. Atzo egin zuten zozketa, eta saridunek
hilaren 15era arteko epea daukate saria eskuratzeko. “Sariak
maiatzaren 15era arte gastatu ahal dira”.
Zenbaki sarituak:
- 125.183 –Ganbara– [ordezkoak: 95.176 (1-Dra!) eta 14.429 (2-Idoia taberna)]
- 53.556 –Txist– AGERTU DA
- 155.216 –Zuberoa– [ordezkoak: 64.891 (1-Idaga) eta 109.247 (2-Dia Ondarru)]