Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripua 16:45 aldera gertatu da, eta autoa iraulita geratu da Katetxeko bihurgunearen parean. Zauriturik ez da egon, eta gidaria bere kabuz atera ahal izan da autotik. Istripuaren ondorioz bide bat itxita egon da eta aldundiko langileak errepidea garbitu dute, Ertzaintzak zirkulazioa gidatzen zuen bitartean.