HITZA-k lau zozketa egingo ditu asteon!!!

Asteon lau zozketatan parte hartzeko aukera daukate HITZAren harpidedunek: Areatzako bainuetxean spa zirkuitua egiteko sei bono bikoitz, Bermeoko Kafe Antzokian egingo den 80’s Party jaialdirako bi sarrera bikoitz, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean Porto ikuskizunerako (Mursego+Harkaitz Cano) bi sarrera bikoitz eta Bermeoko zinema aretoan Sagu eta Pagu umeentzako euskarazko filma ikusteko hiru sarrera bikoitz. Zozketetan parte hartzeko deitu ondoko telefono zenbakira: 94-684 44 36 (egueneko 16:00ak aurretik deitu behar da).

  • Areatzeko bainuetxeko spa zirkuiturako bonoak martxoaren bukaerara arte erabili ahal dira. Dena dela, bonoak irabazten dituztenek aldez aurretik hitzordua hartzeko deitu behar dute bainuetxera (94-657 27 05).
  • 80’s Party (Bermeo): Spookypheriak antolatuta, jaialdia zapatuan egingo da, 21:30ean hasita, Kafe Antzokian. Jaialdian Band Jovi eta DC Data taldeak ariko dira. Oharra: mozorrotuta joan behar da.
  • Porto ikuskizuna (Markina-Xemein): Mursego musika taldeak eta Harkaitz Cano idazleak elkarlanean eskaintzen duten ikuskizuna zapatuan (otsailak 17) izango da, 19:00etan, Uhagon kulturgunean.
  • Umeentzako filma (Bermeo): Sagu eta Pagu umeentzako eukarazko filma zapatuan eta domekan (otsailak 17 eta 18) proiektatuko dute Bermeoko zinema aretoan. Bi egunetan emanaldiak17:00etan izango dira, eta zozketako irabazleek nahi duten egunean joan ahalko dute.
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend