Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraHirigintza

Bederatzi hilabete iraungo dute Ondarroako Plaiko Zubia konpontzeko lanek

Mikel Santiso
Ondarroa
2018/02/14
Bizkaiko Foru Aldundiak atzo [otsailak 13] eman zuen jakitera zubia birgaitzeko eta konpontzeko lizitazio epea zabalik dagoela. Guztira 449.000 euroko aurrekontua edukiko dute Plaiko Zubia konpontzeko lanek. Urrirako amaitzea espero dute. Lanak nola egingo dituzten ere argitu dute: lanen ardura hartzen duen enpresak azterketa sakona egingo dio zubiari, konponbidea duten zatiak konpondu eta aldatu beharra dutenen kasuan berriak ipintzeko. Zubiko zatiak hartu eta lantegi batera eramango dituzte, bertan sakonago aztertu, zein pieza behar dituen ikusi eta posible den heinean jatorrizkoaren itxura handiena emateko. Seguru asko zubiaren bi aldeak eta baita kontrapisuak ere lantegira eraman beharko dituzte, lan handia eskatzen baitu horien berregiteak. Horrela, Jose Gonzalez Langarikak egindako zubia eraberrituta baina jatorrizkoaren itxuragaz utzi nahi dute. Udalaren helburua eta nahia eta lanak egin baherko dituen enpresaren erronka, zubia zabaltzeko moduan lagatzea izango da; 2002an zabaldu zen zubia azken aldiz.
Ondarroako Plaiko Zubia, itxita

Ondarroako Plaiko Zubia, itxita dago 2016tik.

Gaineratu dute, lanak amaitzen dituztenean urtero jasoko duela zubiak Bizkaiko Foru Aldundiko adituen bisita, bere egorearen jarraipena egin asmoz. Plaiko Zubia Ondasun Kultural bezala izendatuta dago, zehatzago monumentu bezala. Horrez gain, mota horretako estatuko zubi bakarra eta Europan geratzen den bakarrenetakoa ere badela esan dute historialariek. Zubia 2016az geroztik dago itxita. Udalak hartu zuen erabaki hori herritarren segurtasuna bermatzeko asmoagaz. Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarroako Udalari Plaiko Zubiko lanak 2018an egingo zituela esan zionean, Zunbeltz Bedialauneta alkateak “zubia konpondu eta berriro ere herritarrek erabiltzeko moduan” egotea herriarentzako “berri pozgarria” zela aitortu zuen. Aldundiko ordezkariekin bilera asko egin zituztela gogora ekarri zuen, “ahaleginak merezi” izan zuela”. HONEKIN LOTUTA
  • [Azaroak 13]: 2018an konponduko dute Ondarroako Plaiko Zubia
  • [Maiatzak 3]: 90 urte bete ditu Ondarroako Plaiko Zubiak
 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.