Markina-Xemeingo Udalak diru laguntzak izango ditu Xemeingo udaletxea konpontzeko

Arretxinagan dagoen Xemeingo udaletxea izandako eraikina eraberritzeko diru-laguntza bi jaso ditu Markina-Xemeingo Udalak. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak 45.216,08 euro eman dizkio udalari eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko igogailua jartzeko, eta bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren 21.395,68 euroko diru-laguntza jaso dute eraikinean komunak jartzeko.

Udalak jakitera eman duenez igogailua jartzeko lanen kostu osoa 115.736,50 eurokoa da, eta beraz, udalak 70.520,42 euroko ekarpena egin beharko du. Komunak jartzeak, berriz, 58.063,16 euroko kostua izango du guztira. Udalak 36.667,48 euro jarri beharko ditu horretarako.

HONEKIN LOTUTA: Xemeingo udaletxea konpontzen hasiko da Markina-Xemeingo Udala

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend