Transfobiaren aurkako elkarretaratzea egingo dute Ondarroan
Ondarroan atzo [otsailak 15] gertatutako ezbeharraren harira, transfobiarik gabeko gizarte baten alde egiteko elkarretaratzea egingo da bihar [otsailak 17] Ondarroan, Euskal Herriko Chrysallis adingabe transexualen familien elkarteak deituta; Ondarroako Udal gobernuak ere deialdiagaz bat egin du, eta herritarrei ekintzan parte hartzeko deia luzatu die. Elkarretaratzea 17:00etan egingo da, Musika Plazan.
Ondarroako Udalak senideei ere elkartasuna helarazi nahi izan die: “Une gogor hauetan Ekairen senide eta lagunei elkartasuna adieraztera eta denon artean transfobiarik gabeko herri bat eraikitzera gonbidatzen ditugu herritarrak”.