Zortzi ziren aipamen hori jasotzeko hautagaiak, eta herri bozketa egin ostean mutrikuarrak izan dira saria nork jaso behar duen erabaki dutenak. Guztira
519 bozka jaso dira eta horien
%24a izan dira Goizeko Izarra ikastolaren hautagaitzarentzat, 124 bozka guztira. Euren atzetik Anaiarte, Kantuz Bizi eta Madalen abesbatzak eta Antonio Oianguren
Okon geratu dira; bi hautagaitzen artean boto bakar bateko aldea geon da, eta bozken %15 eta %14 lortu dituzten hurrenez hurren.
Goizeko Izarrako ikasle eta gurasoak, iaz Zabielen egindako ekitaldi batean.
Mutrikuko Turismo Bulegotik nabarmendu dute jasotako
bozken %90a web orriaren bidez heldu direla, %7 izan direla Turismo Bulegoan bertan bozka eman dutenak eta
%1 udaletxeko harreran eman dutenak.
Aurtengo irailean
50 urte beteko ditu Goizeko Izarra ikastolak, eta hautagaitza aurkeztearen arrazoietako bat hori izateaz gain, “garai hartan,
herritar eta irakasle talde batek erakutsitako ausardia eta egungo ikastetxeak ematen dion jarraipena” saritu nahi izan dituzte. Berdel Aipamena udal pleno aretoan emango dute
martxoaren 16an, barikuan, 20:00etan hasiko den ekitaldian. Herritar guztiei beratar joateko deia luzatu diete, merezitako aitortza jaso dezan ikastolak. Gaineratu dute Goizeko Izarra Ikastolako eragile ezberdinak joango direla
aipamena jasotzera, “bai gaur egungoak eta baita ikastolaren lehen urteetako ordezkariak izan zirenak ere”.
Goizeko Izarra ikastola.