Arazo horri irtenbidea bilatzeko, hiru gako eman dituzte garbitzaileek: “Alde batetik,
aldeko politika publikoak sustatzea emakumeek jasaten dituzten prekarietate egoerei aurre egiteko, beste alde batetik, administrazio publikoak pribatizatutako zerbitzuetan edo berak bultzatzen dituen azpikontratetan behar dena baino
egitea, feminizatutako sektoreetan balio berbera duten lanak berdin ordainduta egon daitezen”.
Sistemari planto. Gogora ekarri dute egungo sistemari planto egiteko
arrazoi ugari daudela, eta “emakumeon antolakuntza eta borroka ezinbestekoak izango direla lan eta bizi baldintza duinen alde egin eta soldata arrakala gainditzeko”.
Bizkaiko erresidentzietako emakumeak hartu dituzte eredutzat, “egunero borrokan aritu diren emakumeak”.
Euskal Herriko Bilgune Feminista, Martxoaren 8an planto egiteko deia egiten. Argazkia: Bilgune Feminista
Sistemari planto egin eta biharko egunean
kalera ateratzeko zenbait arrazoi zerrendatu dituzte: “Emakumeok
sistemari planto egingo diogu gutxiago kobratzen dugulako,
sexu jazarpena gure lantokietan ere jasaten dugulako, gure lanei balio gutxiago ematen diotelako,
prekarietatean bizi garelako, pobreagoak garelako,
indarkeria matxistak hil egiten gaituelako, gure gorputzen eta bizitzen jabe izan eta
beldurrik barik bizi nahi dugulako!”.
Hartara, bizitza erdigunean jarriko duen
gizarte justuago baten alde kalera aterako dira bihar. “Egun historikoa izango da,
sindikalismo eraldatzailea ezinbestean feminista izan behar dela aldarrikatuko dugulako”.
Amaitzeko, esan dute emakumeek esparru
produktiboan eta erreproduktiboan egiten duten ekarpenik barik
munduak ez lukeela funtzionatuko, eta sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkalean emakumeen diskriminazioa egiturazkoa denez,
sistema bera dela auzitan jarri eta irauli behar dena. “Ez dago klase borrokarik emakumeen askapenik barik”.