Aulestiko Urzabal guraso elkarteak antolatuta,
domekan mendi irteera egin zuten Motrollo mendira, eta 35 bat pertsona elkartu ziren.
09:30ak inguruan Herriko plazatik irten ziren hamahiru kilometroko ibilbidea egitera. Eguraldia lagun, giro ederra izan zuten familiek.
Ikasturteko azken hiruhileko honetan egingo dituzten hiru irteeretan lehenengoa izan zen domekakoa. Hurrengoa maiatzean izango da, eta orduan,
Illunzarrera igoko dira, eta ikasturtea borbiltzeko,
ekainean Urregaraira hurreratuko dira.
Argazkia: Urzabal Guraso Elkartea.