Erandioko duatloiaz amaitu zen zapatuan [apirilak 21] Euskadiko Duatloi Zirkuitua, eta azken puntuak batuta, hirugarren postua lortu du Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeko
Alba Mendazona Arandiak. Sopelako XIII. Duatloian, Basauriko XXII. Duatloian, Eibarko XXVII. Duatloian, Mungiako X. Duatloian, Durangoko XI. Duatloian eta Erandioko I. Duatloian eskuratu ditu puntuak Garraitz taldeko kirolariak, eta
1.037,57 puntugaz hirugarrena izan da sailkapen nagusian.
Alba Mendazona Arandia. Argazkia: Garraitz K.T.
Bosgarren eta seigarren postuen artean ibili da Mendazona parte hartu duen duatloi gehienetan, denbora bikainak eginez. Hurrengoa izan da osatu duen 2018ko duatloi denboraldi zirkuituko sailkapena:
SOPELAKO XIII. DUATLOIA – EUSKADIKO TXAPELKETA |
6 |
01:11:42 |
314,61 |
BASAURIKO XXII. DUATLOIA |
5 |
01:19:45 |
269,97 |
XXVII. EIBARKO DUATLOIA – Gipuzkoako Txapelketa Sprint Distantzian |
6 |
01:04:46 |
227,1 |
MUNGIAKO X. DUATLOIA |
5 |
01:14:09 |
225,89 |
XI DURANGOKO DUATLOIA 2018 |
9 |
01:19:16 |
224,87 |
ERANDIOKO I. SPRINT DUATLOIA |
5 |
01:11:06 |
187,39 |
Orain triatloi denboraldia hasiko du Garraitzek. Apirilaren 29an izango da lehen proba 11:15ean, Getarian. 750 metro igeri, 20 kilometro bizikletan eta 5 kilometro aringa-aringa egin beharko dituzte triatletek lehen proban. Garraitz taldeko zazpi mutilek eta bi neskak parte hartuko dutela aurreratu du Lekeitioko taldeak.