Merkataritza gabeko herria, herri bakartia leloa aukeratu du Janire Atxurrak eta alde zaharreko argazki bategaz irudikatu. Horixe aukeratu du Hemen be bai merkatari elkartekoen epaimahaiak aurtengo Argazki Lehiaketako irabazle, eta 200 euroko saria eman diote gaur arratsaldean [maiatzak 5] Arkupe aurrean egin duten ekitaldian.
Hemen be bai elkarteko arduradunak eta saridunak.
Beste bi sari ere banatu dituzte Markina-Xemeingo elkarteko kideek.
Bertokoa baino freskoagorik ez! leloa eduki duen
Zigor Torrealdairen argazkia eta
Ez emon bueltarik, gatu hemen! leloa eduki duen
Ziortza Egiarena. Azken bi horientzat opariak egon dira.
Sari banaketagaz gainera, umeen jolasak antolatu ditu merkatari elkarteak Sustraiak Naturagaz.
Umeak jolasten Arkupe aurrean Hemen be baik antolatutako ekimenean.