Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko boxealariak Matienako III. Open Txapelketan lehiatu zuten zapatuan [maiatzak 5]. Fikri Sabri eta Carlos Barbosa txapeldun geratu ziren, eta Abdulak ere borrokaldi “zoragarria” egin zuela esan dute Elkar Sporteko arduradunek. “Abdulak Espainiako txapeldunaren aurka lehiatu zuen. Emaitzekin oso pozik gaude”.
Elkar Sport gimnasioko arduradunak eta Matienan lehiatu ziren hiru boxealariak. Argazkia: Elkar Sport