Isuntza Arraun Elkarteak batelen estropada antolatuko du aurten ere, Araba Errioxako Lapuebla de Labarkan. Isuntzako gazteek Tolosaldea, Elantxobe eta Ondarroako gazteen aurka lehiatuko dituzte indarrak zapatuan [maiatzak 12], 11:00etan, udalerriko errekan.
Azaldu dutenez, hiru urte daramatza Isuntzak estropada antolatzen. “Helburua gazteek amaitu berri duten denboraldia gehiago luzatzea da”, azaldu dute. Gazteek bai ete gurasoek ere ondo baloratzen duten bidaia dela gaineratu dute. “Gazteek eta gurasoek beste taldekideekin egon eta hitz egiteko aukera edukitzen dute, eta hori polita eta interesgarria ere badela uste dugu”.
Bidaia egun guztikoa izango da, eta bertako jaiak direla eta, egun pasa joateko aukera edukiko dute.