Sarats taldeko dantzariekin hasi dute San Gregorio eguna berriatuarrek
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Arratsaldean, berriz, Umeen Pala Txapelketa mistoa eta Mus eta Briska Txapelketak lehiatuko dituzte. Gaurko jai eguna izan da; sangregorixutako egun lasaienetakoa, eta astebuari begira daude jada herritarrak. Barikutik domekara, musika, dantza, bertso eta herri kirol saioak egongo dira. Zapatuko Paellada egunean, gainera, katalanen bisita izango dute. Kataluniako Viladamatt eta Berriatua senidetzeko bidean lehen pausoa emanez, harrera instituzionala egingo diete eguerdian. Beraz, katalanek bertatik bertara probatuko dute udalerriko jai giroa.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Gababusa. Zapatuko kontzertuak ikustera joan edota parranda egin gura dutenentzat, Gababus zerbitzua egongo da. Joaneko zerbitzuari dagokionez, 21:30ean aterako da Munitibartik. Bueltarako autobusak 02:00etan, 04:00etan eta 05:30ean irtengo dira Lea Ibarrarantza zein Ondarroarantza. Gababuserako txartelak eskuratzeko azken eguna da bihar; 13:00ak arte jaso daitezke, eta ohi legez, Munitibar eta Aulestiko udaletxeetan daude, eta ondarrutarrek Turismo Bulegoan hartu beharko dituzte.