Trainerila ligako 5. eta 6. estropadak lehiatuko dituzte Lekeition

Zapatuan 16:00etan hasiko da lehia Isuntzako badian. Domekako estropada, berriz, 11:00etatik aurrera lehiatuko dute.

Lea-Artibaiko arraun taldeei dagokionez, Isuntzatik nesken senior mailako bi ontzi eta mutilen senior eta gazte mailetako ontzi bana uretaratuko dira. Ondarrutarrak senior mailan ariko dira, eta nesken trainerilla bat, eta mutilen bi izango dira Lekeition.

Zapatuko jardunaldian nesken seniorretako sei talde, eta mutilen gazte mailako zazpi talde eta seniorretako 22 talde uretaratuko dira.

Hurrengo asteburuan Ondarroan jokatuko dute Bizkaiko Txapelketa.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend