Tarineko eta Unanueko 17 ikasle, Bizkaiko Piano Jotzaile Gazteen VII. Topaketan
Bizkaiko Piano Jotzaile Gazteen VII. Topaketa ospatuko da zapatuan [maiatzak 19], Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan. Piano jotzaile gazteak 10:00etan hasiko dira saioekin, eta 18:30ak bitartean ariko dira. Eta han izango dira Markina-Xemein eta Berriatuko Tarine udal musika eskolako sei ikasle eta Ondarroako Unanue musika eskolako 11. Bi musika eskoletako ikasleak bigarren sesioan parte hartuko dute, 11:00etatik 12:00etara.
Tarineko piano jotzaileak: Oihana Garzia, Maren Kareaga, Izarra Olabe, Uxue Ansola, Maria Arrate eta Ane Anta. Guztiek bakarkako saioak eskainiko dituzte.
Unanueko piano jotzaileak: Urtza Agirre, Olivia Salazar, Paule Artetxe eta Naiara Marino (lau eskutara), Haizea Segade, Urko Bedialauneta, Maialen Arrizabalaga eta Uxue Bilbao (lau eskutara), Enara Aranbarri, Elene Etxaniz, Paule Toña.