Euskal Erromeriak egingo dituzte bihar, egun osoan, Mutrikun eta Lekeition
Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak herriko kultur elkarteekin elkarlanean osatu du egitaraua, eta bertsolariek ere parte hartuko dute. Lekeition ere musikaz girotuko dute iluntzeaEuskal Erromeriak egingo dituzte bihar, Lekeition eta Mutrikun. Azken h...
Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeak herriko kultur elkarteekin elkarlanean osatu du egitaraua, eta bertsolariek ere parte hartuko dute. Lekeition ere musikaz girotuko dute iluntzea
Euskal Erromeriak egingo dituzte bihar, Lekeition eta Mutrikun. Azken horretan Gure Ametsa dantza taldeak herriko beste kultur elkarte batzuekin batera osatu du egitaraua. Lekeition, ostera, Zaletxuak taldeak antolatuta egingo da jaia.Mutrikun aurreko urteetan baino ekintza gehiago egongo dira aurten. «Iazko Euskal Erromeria nahikoa triste geratu zela eta, aurten herriko hainbat kultur taldekin elkarlanean osatu dugu egitaraua», azaldu dute Gure Ametsako kideek.
Bertsolariak, balkoietatik
Egitarauan agertzen ez badira ere, bertsolariek ere parte hartuko dute Mutrikun. «Eguerdian dantzariok egiten dugun kalejiran bertsolariek balkoitik balkoira abestuko dute. Dantzariok atseden hartzen dugun bitartean egingo dute bertsotan».
Bazkarian 100 lagun inguru batuko direla aurreratu dute.
Mutrikun egingo duten modura, Lekeition ere musikaz girotuko dute iluntzea.