Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal Erromeriak jai giro aparta ekarri du Lekeitiora

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio
2018/05/27
Euskal erromeriak musikagaz eta dantzekin alaitu zuen zapatuan [maiatzak 26] Lekeitio. Urtero modura, euskal dantzen ikastaroa antolatu du Zaletxuak elkarteak, eta Euskal Erromeriagaz eman zioten amaiera ikasturteari. Zaletxuak elkartean euskal dantzak ikasten aritu direnekin batera, gainera, eskualdetik eta kanpotik etorritako dantzariak izan zituzten bidelagun. Amorotoko Arta Nagusia dantza taldekoak edo Ispasterko taldekoak, esaterako. 100 dantzari inguru batu ziren, eta tartean Bilboko San Inazio auzoko Goi-Herri dantza taldekoak ere ibili ziren, euskal dantzen ikastaroaren arduradunak.
Euskal erromeria Lekeition

Euskal erromerian parte hartu zuten batzuk, hamaiketako hasi aurretik

Ohi modura, Merkatu Plazako goiko solairuan elkartu ziren. Han dotore ipini, zapian jarri eta denak batu ostean, hamaiketakoa egin zuten kalean egin beharreko dantza saioetako indarrak hartzeko. Txikirri-Txikirri taldeak girotuta, 13:00ak bueltan atera ziren dantzan. Kalejira alaia egin zuten herrian zehar giro ederrean, eta bidean hainbat dantza saio eskaini zituzten. Beste batzuen artean, ikastaroan ikasitako fandagoa, arin-arina edo larrain dantza plazaratu zituzten. Eurekin batera dantzan egitera gonbidatu zituzten herritarrak.

[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]

Eguerdian kaleak kolorez jantzi ondoren, Merkatu Plazan batu ziren bazkaritan. Bazkarirako tartea eginda, berriro ere dantzara atera ziren. Berandu arte giro ederra zabaldu zuten herrian. Musikak girotu zuen iluntzea; lehendabizi, Trikizio taldearen erromeriak girotu zuen plaza, eta eguna amaitzeko Baigorriko gaiteroen doinuekin aritu ziren dantzan. Zaletxuak elkarteak antolatutako jaia, giro ederrean ospatu zen, eta antolatzaileak oso pozik agertu dira. Goizean eguraldi txarra bazegoen ere, atertu, eta dantza erakustaldia egiteko tartean eguraldi ona eduki zutela nabarmendu duten. “Goizean dantza saioa amaitzen ari ginela euria hasi zuen, eta Kontzijopean sartu behar izan ginen, baina bestelakoan aterri egon da”.
_DSC1217
_DSC1217
_DSC1219
_DSC1219
_DSC1221
_DSC1221
_DSC1224
_DSC1224
_DSC1226
_DSC1226
_DSC1230
_DSC1230
_DSC1233
_DSC1233
_DSC1238
_DSC1238
_DSC1239
_DSC1239
_DSC1241
_DSC1241
_DSC1242
_DSC1242
_DSC1244
_DSC1244
_DSC1247
_DSC1247
_DSC1249
_DSC1249
_DSC1252
_DSC1252
_DSC1253
_DSC1253
_DSC1257
_DSC1257
_DSC1260
_DSC1260
_DSC1261
_DSC1261
IMG-20180526-WA0043
IMG-20180526-WA0043
IMG-20180526-WA0046
IMG-20180526-WA0046
IMG-20180526-WA0051
IMG-20180526-WA0051

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.