Kadete, junior, 23 urtez azpiko eta elite mailako emakumeen txirrindulari lasterketa ospatu da gaur [ekainak 9] Berriatuan. Kadeteetan lehia estua izan da nagusi. Hain estua ze, lehenengo bi postuak argitzeko
epaileek argazkilarien argazkiak behar izan dituztela. Azkenean, helmugan lehenengo sartu dena Garazi Estevez (Gipuzkoa Ogiberri) izan dela erabaki dute. Maila horretan, Idoia Eraso (Nafarroa Ermitagaña) eta Adriana San Roman (Tricrazy Madrid) izan dira bigarren eta hirugarren postuan geratu direnak. Junior, 23 urtez azpiko eta elite mailan, ostera, Henrietta Colborne (Bizkaia Durango) izan da irabazlea. Talde bereko Yessica Perez eta Dani Christmas bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren.
Berriatuko lasterketa
Euskaldun Torneoko proba izan denez, mailotak ere banatu dituzte. Hala, kadeteen mailota Garazi Estevezek jaso du, Andree Basterrak (Moreaga) junior mailakoa, eta Cristina Martinezek (Bizkaia Durango Murias) elite mailakoa.
SAILKAPENA:
- KADETEAK:
- Garazi Estevez (Gipuzkoa Ogiberri)
- Idoia Eraso (Nafarroa Ermitagaña)
- Adriana San Roman (Tricrazy Madrid)
- Mendiko Saria: Garazi Estevez
- Tarteko Helmuga: Garazi Estevez
- Taldekako Saria: Gipuzkoa Ogiberri
- JUNIOR/23 URTEZ AZPIKOAK/ELITE:
- Henrietta Colborne (Bizkaia Durango)
- Yessica Perez (Bizkaia Durango)
- Dani Christmas (Bizkaia Durango)
- 1. Juniorra:Â Amaia Lartitegi (Cof Turnkey)
- 23 urtez azpikoetan lehenengoa:Â Henrietta Colborne
- Mendiko Saria: Dani Christmas
- Tarteko Helmuga: Lucia Gonzalez (Bizkaia Durango)
- Taldekako Saria: Bizkaia Durango-Murias