Xemein Gazte Ahots Abesbatzak ‘Ken Zazpi Ahotsez’ ikuskizun berezian parte hartuko du

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari laguntzeko antolatu duen Ken Zazpi Ahotsez ikuskizun berezian parte hartuko du Xemein Gazte Ahots Abesbatzak. Lehenengo kontzertua domekan [ekainak 17] edukiko du Markina-Xemeingo taldeak, 20:00etan, Bilboko Campos antzokian.

Ikuskizuna Bizkaiko abesbatzek euskal pop musikako Ken Zazpi taldeari egiten dioten omenaldia da, eta adin ezberdinetako 400 korista ariko dira kantuan. Guztira, Bizkaiko 13 herrietako koristek parte hartuko dute egitasmoan Piccolo String orkestragaz, Celia Baños pianistagaz eta Biarte Dantza Eskolako dantzariekin batera.

Xemein Gazte Ahots Abesbatza kantuan 2017ko Santa Zezilia egunean.

Xemein Gazte Ahots Abesbatza kantuan 2017ko Santa Zezilia egunean.

Besteak beste Ilargia, Hel nazazu eskutik, Zapalduen Olerkia, Zenbat Min, Phoenicoperus eta Itsasoa gara kantak moldatu dituzte, eta hamalau abesti taularatzeko asmoa daukatela jakitera eman dute antolatzaileek.

Domekakoaz gain, beste kontzertu batzuk ere eskainiko dituzte, eta jasotako diru guztia Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformari emango diote.

Xemein Gazte Ahots Abesbatzak 35 abeslari ditu gaur egun, eta Itxaso Jaio zuzendari markina-xemeindarraren gidaritzapean aritzen da.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

Send this to friend