21. Dinamartxan izena emateko egunak zehaztu dituzte
Radixu Irratiak Dinamartxan izena emateko egunak ekainaren 25ean, 26an eta 27an izango direla jakitera eman du. Izen ematea Musika Plazan egingo da, 19:00etatik 21:00etara.Izen emateak 15 euro balio ditu, eta kamisetak 13 euro. Soilik kamiseta erosi na...
Izen emateak 15 euro balio ditu, eta kamisetak 13 euro. Soilik kamiseta erosi nahi dutenek ere hiru egun horietan aurrez esandako ordutegian agertu beharko dute Musika Plazara.
Bertaratzeko aukerarik ez dutenek lagun edo senideren baten bidez izena eman ahalko dute. Hori bai, izena ematen duen horrek baimen orri bat sinatu beharko du, parte hartu duenaren segurtasunaz arduratzen dela esanez. «Martxan parte hartuko duen parte hartzaile bakoitzak sinatu behar du baimen orria. Baina besteren baten bidez izena ematen dutenen kasuan, izena ematen duen horrek sinatu ahal du orria».
Azken urteetan modura, Dinamartxa bizikletaz (Tolosa-Ondarroa) edo mendiz mendi (Tolosa-Ondarroa) egiteko aukera egongo da. Hori bai, mendiz mendi egiteko lekuak mugatuak direla esan dute; 50 lagun inguruk izena eman ahalko dute.