Markina-Xemein Master Seriesa erabakiko da Karmen egunean

Ohi modura, zesta-punta partidu ikusgarriekin dator Karmen eguneko Uni pilotalekuko programa. Emozioz betetako final handia espero da. Izan ere, Beaskoetxea-Irastorza eta Goikoetxea-Ekhi aurrez aurre ikusteko aukera edukiko dute zesta-punta zaleek Markina-Xemein Master Series txapelketaren finalean. 18:00etan hasiko da jaialdia.

Markina-Xemein Master Series

Markina-Xemeinen jokatu zuen finalaurrekoan erakustaldia eman zuen Iñaki Osa Goikoetxea puntistak. Jokaldi ikusgarriak eskaini zituen bi paret dotore eta maisuki moztutako pilotekin. Ez zieten aurkariei aukera gehiegirik utzi eta publikoaren txalo zaparradak jaso zituen Goikoetxea-Ekhi bikoteak. Finalaurrekoetan bizitako ikuskizun horren bila itzuliko da publikoa Unira, Beaskoetxea eta Irastorzaren kontra zelan moldatzen diren ikusteko gogoz.

Beaskoetxea eta Irastorza ez ziren ondo hasi finalaurrekoetan, baina bigarren jokoan partiduan sartu eta erosoago sentitzen hasi ziren, partiduari buelta eman eta finalerako pasea lortu zuten. Hala, lau pilotari handiek dagozkien maila ematea badaukate, ikuskizuna ziur dago.

Jaialdia borobiltzeko gainera, finalagaz gain, Barandika-Salegi eta Hormaetxea-Etxeba bikoteen arteko partidua ikusteko aukera egongo da lehenengo.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend