Musika eta dantza artean ospatu dute Malen txiki eguna mutrikuarrek
[zuzenean Malen Txiki eguneko ARGAZKI GALERIAra joan]
Batzuk dantzan ari ziren bitartean, berriz, herriko gaztetxoek euren neurrira egindako sokamututurrean parte hartzeko aukera izan zuten Goiko Plazan. Ausartu direnek Lasturko Saka baserriko zezentxoen aurrean ibiltzeko aukera izan dute. Txikienek, berriz, pottoken gainean plazari buelta-bueltaka ibili dira. Herritxaron Malen Jaien eskutik, aldiz, kantu poteoa egin dute eguerdian. Esku paperak aurrean hartuta, kantu herrikoiak abesten ibili dira tabernaz taberna. Gerokoan, Beheko Plazako arkupean Elkartasun bazkaria egin dute. Bapo bazkaldu ondoren, Andoni Ollokiegi bakarlaria entzuteko aukera eduki dute bertaratuek. Egunak beste hainbat ekintza ekarri ditu. Umeen danborrada, erromeria eta bertso musikatuekin amaituko dute eguna.