Mutrikuko malenak kolorez zipristindu dituzte kuadrillek
[zuzenean Kuadrilla eguneko ARGAZKI GALERIAra joan]
Arratsaldean, berriz, bestelako zezenak ikusteko aukera egon da. Alde zaharreko kale estuetatik zehar jaietako azken sokamuturra egin da, eta parte hartu duten herritarrek eta kanpotarrek Mutrikuko Arno ganadutegiko lau zezenen aurrean gozatu ederra hartzeko aukera eduki dute. Gaurkoan, gainera, Kuadrilla Eguneko bazkaritan batu dira 30 bat kuadrilla. Bapo bazkaldu eta gero, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egon da. Gogo-Gozo taldearen erromeria, Su Ta Gar talde ezagunaren kontzertua entzuteko aukera egongo da. Eta doinu mexikarrak atseginago dituztenek, beste alde batetik, Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldearen doinuekin batera gerriak astintzen amaituko dute Kuadrilla Eguna.