Biren taldeak ‘Izua’ abestiaren bideoklipa estreinatu du

Ane eta Nora Agirre Alkorta ahizpek osatzen dute Biren taldea. Udan han eta hemen kontzertuak ematen ibili dira, eta horretan jarraitzen dute. Duela sei egun, baina, Izua abestiaren bideoklipa estreinatu zuten. Sei egunetan 1.500 ikustaldi baino gehiago eduki dituzte.

Bideoan Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak parte hartzen du, eta aktorea Caren Federica Niemann da. Bideoa Eneko Elezgarai Urkiza (Akelarre ikus-entzunezkoak) mutrikuarrak egin du.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend