Pello Alfonso Muniozgurenek irabazi du Antzar Jokoa
[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Azken urteetan ez modura, aurten tarteka euria egin du Lekeitioko Antzar Egunean. Goizean 16:00etan hasiko den Antzar Jokorako pisaketak eta zozketak egin dituzte, herriko txistulariek lagunduta. Aurten 90 potinek parte hartu dute, inoizkorik parte hartze handiena. “2014an 89 potinek parte hartu zuten. Beraz, orain arteko errekorra gainditu da aurten”, esan dute antolatzaileek. Parte hartzaileen artean 70 potin izan dira lekeitiarrak, eta 20 kanpotarrak. Antzartek (gomazko antzarra) aukeratu dutenak 56 izan dira (43 lekeitiar eta 13 kanpotarrrak); aurten, estreinako, gehiago izan dira gomazko antzarra aukeratu dutenak. Inoizkorik parte hartze handienaz gain, Antzar Jokoan parte hartu duten emakumezkoak ere inoizkorik gehien izan dira: 24. “Aurten kuadrilla berri askok parte hartuko dute Antzar Jokoan”.[zuzenean ARGAZKI GALERIA IKUSI]
Antzarraren bila joan den lehenengo potina Maaxa izan da; Kaiet Bereziartua etxebarritarra izan da lehenengo harrapatzailea. Azkena, ostera, Darijola potina izan da.