Azaro Fundazioak eta Bermeo-Sukarrieta-Mundaka Behargintzak itsasoari lotutako industria arloan enpresen arteko
elkarlan proiektuak sustatzeko egitasmo berri bat jarri dute martxan Bizkaiko Foru Aldundiaren
Elkarlean 2018 programaren baitan. Proiektuari hasiera emateko
Itsasoaren sektorean estrategia eta lehiakortasunari buruzko ikuspegiak deritzon jardunaldia egingo dute barikuan [irailak 21], 09:30etik 11:30era, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Proiektuaren helburu nagusia itsas industriari lotutako enpresen
erronkak, joerak eta beharrak identifikatzea izango da, gero proiektu ezberdinak definitu eta abiarazteko. “Bi eskualdeetako sektore honetako enpresek berrikuntza dinamikak elkarlanean burutzeko gaitasuna garatzea lortu nahi da balio kate osoan, ontzioletatik hasi eta komertzializazio fasera heldu arte. Topaketaren bukaeran proiektuaren baitan egingo diren hurrengo elkarlanerako ekintzak aurkeztu eta hauetan parte hartzeko gonbitea luzatutako zaie bertaratuei”.
Ondarroako saregileak
Jardunaldia teknikoa izango da, eta bertan Lea-Artibai eta Busturialdeko itsas sektoreko enpresa, elkarte eta eragileei zuzenduta dago. “Lea-Artibai eta Busturialdea antzekotasun handia duten eskualdeak dira, izan ere, arrantzak eta industria eraldatzaileak bietan dauka pisu handia”.
Hizlarien artean Ainara Basurko
BEAZeko zuzendaria eta Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendaria egongo dira. Horiez gain, Galiziako eraldaketaren sektoreko hiru enpresa berritzaileren ikuspuntua eta esperientziak ezagutzeko aukera ere egongo da.