Ekaitz Mendizabal
Goixerri eta Aitor Andonegi puntista mutrikuarrek irabazi dute
Xistera Interjai txapelketa, finalean Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea etxebarritarrak 1-2 mendean hartuta. Hain zuzen ere,
hirugarren setean erabaki zen txapelketa (12-15, 15-11 eta 2-5).
Partidari dagokionez, lehen jokoa mutrikuarrentzat izan zen. Lehen bost tantoetan berdintasuna izan zen nagusi, eta tantoak luzeak eta ederki jokatutakoak izan ziren. Mutrikuarrak zuloa egiten hasi ziren, eta abantaila horri eutsi zioten azkenera arte. Bigarren jokoan, berriz, etxebarritarrak nagusitu ziren. Zazpigarren tantoan berdinketa lortu ostean, ihes egin zuten markagailuan, eta jokoa irabazita, finala berdindu zuten. Berdinketarekin, hirugarren setean erabaki zen finala. Azken jokoa estua izan zen, eta oso lehiatua. Lehen bi tantoetan berdinketa egon zen, baina hurrengo hiru tantoak erreskadan egin zituzten mutrikuarrek, txapela eskuratuz.
Andonegi eta Goixerri, oroigarriak eskuan. Argazkia: Xistera
Hirugarren eta laugarren posturako lehia, berriz, Lalook eta Mikel Manzisidor
Manzi-k irabazi zuten. 0-2 irabazi zioten Retolazari eta Urieli (11-13 eta 7-13).
Madrilgo txapelketa. Xisterako neskek, berriz, Madrilgo zesta-punta txapelketa jokatu dute asteburuan, eta bertako
onenak Ortiz de Mendibil eta Arai markina-xemeindarra izan dira. 2-0 irabazi diote Landa eta Merinori (15-4 eta 15-6)
Bikoteak oso txapelketa ona jokatu du Madrilen, eta kiniela erara jokatutako kanporaketetan onenak izan ziren. Finalari dagokionez, Ortiz de Mendibil eta Arai bi jokoetan nagusitu ziren. Zatirik gehienean Araik atzean mendean hartu zuen Merino, eta Ortiz de Mendibilek ez zuen barkatu aurrean. Landa eta Merino bi jokoetan saiatu baziren ere, ezin izan zuten euren helburua lortu.
Madrilgo txapelketako bi bikote finalistak. Argazkia: Xistera
Hirugarrenen postua, berriz, Aldazabal eta Eneritz Lizardi mutrikuarrak eskuratu zuten. 2-0 irabazi zioten Jauregiri eta Hirigoieni (15-6 eta 15-7). Puntista mutrikuarrak atzean agindu zuen, eta horrek bidea erraztu zion Aldazabali tantoak bukatzeko.
Berriatuko Ugarein Xistera zirkuitua. Bariku [urriak 5] gauean berriz, Berriatuko Ugarein Xistera Zirkuituko kanporaketak jokatu ziren. Honakoak izango dira
urriaren 12an finala jokatuko dute bikoteak: gazte mailan Sorozabal-Mandiola eta Agirre-Mendizabal eta nagusi mailan Barinagarrementeria-Elkorobarrutia eta Lallo-Manzi.
Kiniela bikainak jokatu zituzten Berriatuan, goi mailako tantoekin. Emozioa izan zen gazte mailan, baina 15 tantora iristen lehenak
Sorozabal eta Mandiola izan ziren, eta bigarrenak, berriz, Agirre eta Mendizabal. Bi bikoteek lortu zuten finalerako txartela.
Maila nagusian, berriz, emozioa oraindik-eta handiagoa izan zen, bost bikote iritsi baitziren azkeneko txanpara finalean sartzeko aukerekin. Azkenean,
Barinagarrementeria eta Elkorobarrutia izan ziren 15era iristen lehenak, eta bigarren Lallo eta Manzi sailkatu ziren.