Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Kobre oxidoarekin tratatu nahi dituzte onddoak jotako pinuak

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2018/10/12
Euskal Herriko intsinis pinuei kalte egiten dien xingola marroiaren eta gorriaren gaixotasunen aurkako plan bateratu bat aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek. Neurri esanguratsuena da pinuak oxido kuprosoarekin tratatuko dituztela. Fungizida horrek emaitza onak izan ditu beste zenbait tokitan euskal pinuei kalte egin dien onddoaren antzekoen aurka. Tratamendua airez egiten da, eta horretarako beharrezko baimen berezia eskatu diote Espainiako Gobernuari. 2019ko udaberrian eman nahi diete tratamendua. Erakundeek espero dute udazkenean eta neguan gaixotasunaren eragina txikitzea, hotzak onddoa ahultzen baitu. «Une garrantzitsua iritsi da. Gaixotasunaren azterketa egin ondoren, nahiko argi daukagu zer egin nahi dugun. Instituzio guztiak batera sektore ekonomiko garrantzitsu honi laguntzeko», adierazi zuen Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, atzo, Donostian, alboan zituela Elena Unzueta Bizkaiko Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua, Eduardo Aginako Arabako Nekazaritza diputatua eta Ainhoa Aizpuru Gipuzkoako Landa Inguruneko diputatua. «Basogintza gure mendietatik desagertzea saihestu nahi dugu, Suteak sortuko lirateke, eta biodibertsitatearentzat kaltegarria izango litzateke», gehitu zuen Aizpuruk. Basogintzaren garrantzia estrategikoa ere aldarrikatu zuen, 21.000 enplegu hari lotuta egoteaz gain, basoek hiru lurraldeetako azaleraren %50etik gora betetzen dutelako. XIX. mendean Kaliforniatik ekarritako intsinis pinuak betetzen du baso horien zati handi bat (%31), eta haietako heren bat daude zuhaitzak gaixotzen eta ahultzen dituzten onddoek jota. Ipar Euskal Herrian, praktikoki ez dago intsinis pinurik, eta Nafarroan, ipar-mendebaldeko ibarretan dago nagusiki, baina ez dute Bizkaian, Gipuzkoan eta Araba iparraldean duten azalerarik (baso azaleraren %3 inguru dira Nafarroan). Zuhaitz gaixoei fungizidekin tratamendua emateaz gain, onddoei erresistenteak diren koniferoak bilatuko dituzte erakundeek, Neikerren eta Frantziako Indraren laguntzarekin. Gainera, aholkularitza zerbitzu bat eskainiko diete aldundiek hiru lurraldeetako baso-jabeei, jakin dezaten zuhaitzak mozteaz gain zein alternatiba dagoen. TESTUA: Berria HONEKIN LOTUTA: Pinuak gaixotzen hasi dira (ERREPORTAJEA 2018-09-28)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.