Mutrikuk Euskaraldiarekin bat egiten duela agertzeko,
barikuan [urriak 19], hamaika mutrikuarrek? Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute,
20:00etan, Beheko Plazan. Hau da, herritar bakoitzak hizki bat hartuko du, eta guztiak batuta,
EUSKARALDIA hitza osatuko dute.
Aurkezpena eginda, mutrikuarrek
azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean euskararekin konpromisoa hartuko dutela agertuko dute. “Euskal Herriko herri guztietan bezala, gurean ere 11koaren aurkezpena egingo dugu”.
Ahobizi eta Belarriprest bereizgarriak eta esanahia. Euskaraldiak irauten duen hamaika egun horietan, herritar batzuek
Ahobizi bereizgarria jantziko dute paparrean. Horiek, lehen hitzetik hasita, elkarrizketa guztiak euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Beste herritar batzuek
Belarriprest bereizgarria jantziko dute. Horiek, elkarrizketetan euskaraz edo gaztelaniaz egin arren, solaskideari euskaraz hasi eta amaitzeko aukera emateko konpromisoa hartuko dute.
“Batzuen ta besteen konpromisoak gure herrian eta Euskal Herri osoan euskararen erabilerari eremu berriak emateko balioko digu”.
Ahobizi edo Belarriprest izan nahi dutenek Internet bidez izena eman ahal dute. Dena dela, konpromiso bat edo bestea hartzeko
Mutrikun horretarako
informazio mahaiak ipiniko dituzte, urriaren 20tik aurrera.