Ondarroan oraindik Hamaikakoa aurkeztu ez badute ere,
Ahobizi eta
Belarriprest panpinak eginda daude. Eginkizun hori, hain zuzen ere, Artelan Kultur Elkarteko kideen esku egon da; udalak materiala ordaindu du, eta Artelanekoek euren esku abilekin egin dituzte datozen egunetan hara eta hona ibiliko diren eta dagoeneko hain ezagunak diren bi panpinak. “Proposamena jaso genuen, eta gustu handiz egin ditugu bi panpinak”, esan dute Artelanekoek.
‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ panpinak egin dituen Artelaneko lantaldea. Argazkia: Artelan.