Baso publikoak kobre oxidoarekin airez ez fumigatzeko mozioa onartu du Mutrikuko Udalak

Mutrikuko Berdeak eta Independenteak herri plataformak egindako mozioa atzo [urriak 25] onartu zuen Mutrikuko udalbatzaren ohiko osoko bilkuran. Aldeko 7 boto (EH Bildu eta B+I) eta aurkako 6 botorekin (EAJ) onartu zuten mozioa, hain zuzen. Mozioa, hain zuzen ere, EH Bilduren babesari esker onartu dela nabarmendu dute B+I koalizioko ordezkariek.

Euskadi mailan intsignis pinuen banda gorri eta marroiaren gaitzari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak planteatutako konponbidea baztertu duen lehen udalerria izan da Mutriku. “Espero dugu azkena ez izatea. Udal modura gure neurri xumean eredugarri izan behar dugula iruditzen zaigu. Mozio honen helburua gaiari hedapena eta bultzada ematea izan da. Hori, baina, beste udalen esku geratzen da”, azaldu du Iñigo Agirre Berdeak Independenteak herri plataformako ordezkariak.

Onddoek kaltetuako pinudi bat

Onddoek kaltetuako pinudi bat

Mozioari dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiari banda gorri eta marroiari aurre egiteko 2019ko udaberrian aurreikusita dauzkan airezko kobre oxidoaren fumigazioak aurrera ez eramateko eskatu dute. Eta aldundiarekin bitartekari lanak egiteko eskatu diote Mutriku Udalari. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako aldun nagusien oniritziarekin, 41.000 hektarea intsignis pinudi fumigatu nahi du kobre oxidoarekin.

B+I koalizioaren iritziz, Mutriku, Deba, Itziar, Mendaro eta Elgoibarko iturriko uda kaltetu dezakete airez egingo diren kobre oxidozko fumigazioek

Iñigo Agirre koalizio ekologistaren ordezkariak atzoko osoko bilkuran azaldu zuenez, Atlantiar isurialdean egoten diren euri jasa ugariek, airetik botatako kobre oxidoa eta berarekin batera botatako olio mineralek, pinudien gaitzari ez ezik beste bizidun ugariri kalte egin diezaiokete, gizakia barne. “Hauen artean, mendiko putzu txikietan ugaltzen diren anfibioak, uhandreak, arrabioak eta igel mota ezberdinak eta Europa mailan babestutako liken, musgo, alga eta onddoak”.

Aho batez. Beste alde batetik, koalizioaren iritziz, Mutriku, Deba, Itziar, Mendaro eta Elgoibarko iturriko uda kaltetu dezakete fumigazioek. “Edaten dugun ura kilimon akuiferotik hartzen dugu, batez ere, Arno, Izarraitz eta Andutz mendietako izaera karstikoagatik. Izaera karstikoa horrek lurpean aurkitzen diren zirrikituetatik betetzen dira, eta kobrea metal astuna izanik, ez da degradatzen eta edan behar dugun akuiferoetara bideratuko da goiz edo berandu”.

Mozioa onartzearekin batera, Mutrikuko Udalak herriko baso publikoetan eredugarri izan al daitekeen baso kudeaketa berri bat bultzatu beharko du, baso politika berri baten lehen urrats bezala. Hau da, bioaniztasuna eta etorkizun sostengarri bat bermatuko duen baso politika bat. Mutrikuko Udalak, azkenik, Espainiako Nekazaritza Ministerioari ere udalbatzan hartutako erabakiaren berri helarazi beharko dio.

B+I alderdiak, gainera, Deba-Zumaia biotopoa garbitzeko mozioa ere aurkeztu zuen. Eskaera hori aho batez onartu zuten udalbatza osatzen duten hiru alderdiek.

HONEKIN LOTUTA: Berriatua mendi publikoen kuadketa berreskuratzeko pausoak ematen hasi da

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend