Lea-Artibaiko kooperatibek ere Euskaraldiagaz bat egin dute

Lea-Artibaiko kooperatiben Euskara Batzordeko kideek ere Euskaraldiarekin bat egin dute. Eta hori adierazteko, agerraldia egin dute gaur [urriak 31], Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Ondokoek parte hartu dute agerraldian: Miren Berasategi eta Ibon Ibarzabal (Eika), Yanoba Mariezkurrena eta Iñaki Liebana (Azaro), Igor Badiola eta Rafa Etcheverry (Kide), Ramon Mendiguren eta Gotzon Juaristi (Cikautxo), Toni Azpiazu (Fagor Arrasate) eta Eneko Arrate (Herribixi).

Azpimarratu dutenez, Lea-Artibaiko kooperatiben Euskara Batzordea aspalditik dago martxan. “Hiruhiletik behin batzen gara; urtean lau bilera egiten ditugu. Bilera horietan kooperatiba bakoitzak euskararen alorrean zer egiten duen agertzen du; gure ekintzak partekatu eta praktika onak bateratzen ditugu”.

Euskara Egunak garrantzi handia daukala diote, eta ondorioz beti ospatzen dutela esan dute. Egun horretan, lehiaketak, futbol partidak, bazkariak, irteerak… egiten dituzte. “Euskara Egunean, gainera, gure kooperatibetako langile guztiek oparia edukitzen dute”.

Lea-Artibai kooperatiba euskara euskaraldia

Lea-Artibai kooperatiba euskaraldia

Lea-Artibaiko kooperatiben Euskara Batzordeko kideak, Euskaraldiarekin bat egiten.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend