Lea-Artibaiko ia herri guztietara ailegatuko da garbigune mugikorra

Birziklapena sustatze aldera, azaroaren 12tik aurrera ailegatuko dira garbigune mugikorrak Bizkaiko 83 herritara. Zehatz esateko, eskaerak egin dituzten herrietara ailegatuko dira. Lea-Artibairen kasuan, ondoko herrietan ipiniko dituztela esan dute: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa, Munitibar eta Ondarroa.

Garbigune mugikorrak baserri itxura edukiko duela eta herrigunean kokatuko dutela esan dute. Dena den, ipini baino astebete lehenago herritarrei jakinaraziko zaiela esan dute. Horrela, herritarrek hondakinak pilatzeko denbora edukiko dutela diote. “Garbigune mugikorraren alboan garbigunerako hondakinak zeintzuk diren azaltzeko informazio panela ipiniko dugu”.

Garbigune mugikorra metalezkoa eta “ekintza bandalikoei aurre egiteko modukoak” direla esan dute. Ondoko materiala batuko dute: pilak, CDak, DVDak eta kaseteak, etxeko olioa, etxetresna elektriko txikiak, metalezko eta plastikozko ontzi kutsatuak, kafe kapsulak, erradiografiak, tinta kartutxoak eta toner-ak.

Elena Unzueta diputatua, garbigune mugikorra erabiltzen. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Elena Unzueta diputatua, garbigune mugikorra erabiltzen. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend