Elizpe Rock Etxebarriko elizpea musikaz betetzera dator berriro

2019ko apirilaren 13an ospatuko da Etxebarrian, Elizpe Rock musika jaialdia. Aurten ere eskualdeko musika estilo guztietako bakarlari eta taldeen plaza izatea nahi dute, eta nahi duen guztiak ateak zabalik dituela jakitera eman dute antolatzaileek.

Haustura elizpe rock

Dagoeneko egitaraua prestatzen hasita daude jaialdirako. 11:00etan hasiko dira akustikoekin eta arratsaldeko kontzertuak amaitu arte musikaz beteta egongo dira agertokiak. Eta aurreratu dutenez, eguerdirako ere, zer edo zer berezia prestatzen ari dira.

Lea-Artibaiko 18 taldek parte hartu zuten estreineko jaialdian eta bigarrenerako ere horrenbeste batzea espero dute. “Nahi duten guztiek daukate lekua. Horretarako elizperock@gmail.com helbidera idatzi behar dute”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend