30 bat epaileri harrera egin diete Bizkaiko Batzar Nagusietan
Espainiako epaileak biltzen dituen Foro Judizial Independientearen ordezkaritza batek Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu zuen domeka goizean.Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearen gidaritzapean egin zuten bisita; osoko bilkuren aretoa,...
Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentearen gidaritzapean egin zuten bisita; osoko bilkuren aretoa, liburutegia eta beirateen gela ikusi, eta Batzarretxeko liburuan sinatu zuten.
Horregaz batera, Bizkaiko Batzar Nagusiei buruz Txelu Aurtenetxek emandako solasaldian parte hartu zuten. Horretan, Batzar Nagusien historiaren errepasoa egin zuten; besteak beste, zelan sortu ziren eta zelan osatzen diren azaldu zuen hizlariak, eta hori ezeze, funtzionamenduari eta dituen eskumenei buruzko informazioa ere eman zien epaileei.
30 bat epaile heldu ziren Gernika-Lumora. Izan ere, horiek Bilbon egin zuten 35. Foro Judizial Independientearen Kongresuan parte hartu zuten aurreko astean.
Botere banaketa eta botere judizialaren despolitizazioa defendatzen zuten hainbat epailek 2002an sortu zuten aipatu foroa.