Gabonetako janari bilketak (Ondarroa)
Zaldupe eskolak herritar guztiei zabalik dagoen janari bilketa hasi du, eta herritarrek abenduaren 19ra arte egin ahalko dute ekarpena, Zaldupe eskolako sarreran jarri duten txoko berezian. Jatekoak ez ezik, opariak ere batuko dituzte. Txomin Agirre ikastolako ikasleek Haur bat ere ez jostailurik gabe ekimena jarri dute martxan. Abenduaren 15era bitartean herritarrei jostailuak ikastolara eramateko eskaria egin diete, haur guztientzat opariak egon daitezen.