III. Kantu Bazkaria (Ondarroa)
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, III. Kantu Bazkaria egingo da martxoaren 3an. 13:00etan kalejira, Alde Zaharretik hasita; bazkaria 14:30ean egingo da, ikastolan. Prezioa: 20 euro. Oharra: bazkaria 14 urtetik gorakoentzat da. Txartelak salgai daude Kurike Garoa eta Irkaitz dendetan, martxoaren 2ra arte. Ekintza ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunen baitan dago kokatuta.
Ibaiondo Kalea, 15, 48700 Ondarroa, Bizkaia.