Kamiñazpiko Play Back Lehiaketan izena emateko epea (Ondarroa)
Ondarroako Kamiñazpiko jaietan egingo den Play Back Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 20an amaitzen da. Interesatuek Amarratza tabernan izena eman behar dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hamar lehiakide baino gehiago aurkezten badira, finalaurrekoa egingo da. “Noiz eta non egingo den finalaurrekoa telefonoz esango zaie parte hartzaileei”. Halaber, parte hartzaileei musika ondo grabatuta eramateko eskatu diete antolatzaileek. Antolatzaileak: Kamiñazpiko Jai Batzordea, Trama & Brix antzerki taldea eta Txo! antzerki kolektiboa. Laguntzaileak: Amarratza eta Ganbara.
Kamiñazpi Kalea, 48700 Ondarroa, Bizkaia, Spain.