Kultur bonuak, eskuragai
Bizkaiko Kultur Txartelaren bonuak abenduaren 11tik urtarrilaren 28a arte erosi ahalko dira (arinago agortzen ez badira). Hiru bonu mota edo maila daude: 24 eurokoa, 28 eurokoa eta 32 eurokoa. Herritarrek kopuru horiek ordainduta, 40 euro gastatu ahalko dituzte, urtarrilaren 31 bitartean. Banketxeko txartel bakoitzagaz gehienez mota bakoitzeko lau bonu erosi ahalko dira. Bizkaitarren artean kultura sustatzeko asmoz, 12.750 bonu aterako dituzte. Zehatz esateko, 32 euroko 3.750 bonu, 28 euroko 6.000 bonu eta 24 euroko 3.000 bonu jarriko dituzte.