Ondarroako Kirolariak Historian Zehar beka deialdian izena emateko epea (Ondarroa)
Ondarroako Udalak azken urteetan ematen duen Ondarroako Kirolariak Historian Zehar beka egiteko interesa daukatenek urtarrilaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskatutako agiri guztiak. Bekak 3.000 euroko balioa edukiko du, eta bereganatzen duenak proiektua, azterlana eta memoria aurkeztu beharko ditu, denak euskara hutsean.