Hurrengo asteburua ere karga-karga eginda dator Ondarroako Kafe Antzokian. Alde batetik, Ibilaldi Kulturalaren ekitaldien barruan, Ondarroako The Incult taldeak eta Lekeitioko Mitosiak joko dute barikuan, 22:30ean. Sarrerak aldez aurretik daude salgai ...
Kamiñalde-Iturribarriko ekialde saileko erregimen bereziko 36 etxebizitza tasatuen zozketarako 275 eskaera egin dituzte Ondarroako Udalean. Asteon amaitu da etxebizitza hauetan izena emateko epea. Bataz beste 186.000 euroan salduko dira etxeok. 83 met...
Talde txikia izan arren, teknikoki maila oso ona dauka Ondarru Igeri Taldeak adin tarte guztietan, eta honez gero 20 urteko historia ere bai; «oso pozik hartuko genituzke igerilari gehiago ere», diote, «dena ez da futbola» Goizeko 07:15. Oraindino gaua da, eta txingor zaparrada kanpoan. Igerilekuko berotasunean, baina, orain dela ordu eta laurden hasi dira dzangadaka igerilari gazteak. Nagiari mutzadaka egiten diote ihes. Gustuko bidean aldaparik ez, esaerak dioen moduan. 12-15 urte bitartekoek goizeko 6etan ekiten diote entrenaldiari astean hiru bider; beste hiru entrenaldi beste ordutegi batzuetan egiten dituzte. 8-11 urte artekoek hartzen diete txanda, 07:15ean. Aurten, guztira, 24 gaztetxo dabiltza 1995-2002 urteen artean jaiotakoen mailetan igerian. Beste hemeretzi, txikiagoak, arratsaldetako igeri eskolan dabiltza. «Ez dira asko, guk gustura hartuko genituzke gehiago ere; dena ez da futbola-eta», dio Ondarruko Igeri Taldeko batzordekide eta guraso den Joseba Urkirik. Seigarren urtez, Joan Busque mutrikuar-katalana daukate entrenatzaile. Ordutegiaren gorabeherak Guraso asko hain goiz entrenatu beharragaz beldurtu daitezkeela eta, Urkirik bere esperientzia ipini du adibide legez: «Begira, lehen neu nintzen umeek hain goiz entrenatzearen kontrakorik handiena. Baina alabei hauxe da gustatzen zaiena, igeri egitea. Eta, egia esan, afaltzeko eta lotara joateko orduak moldatzea besterik ez da. Goizago erretiratzen dira biharamunean entrenaldia badaukate, eta kitto. Gustura [...]
Euskadiko Txapelketan izan da mutrikuarra, 12 plaza eta 2,5 metro egin du; irabazlea Debako Agirregabiria izan da Iazko postu berean, laugarren lekuan, amaitu du Andoni Zubiaurre mutrikuarrak Euskadiko Txinga-eroate Txapelketa. Goizuetan (Nafarroa Gara...
Pasa den barikutik hilaren 19ra arte Anton Urreisti margolari mutrikuarraren 30 lan daude ikusgai Zabiel kultur etxean. Astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa, zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00e...
“Susto handia pasatuta baina onik” daude pasa den zapatu arratsaldean Anbotoko ekialdeko magalean edur jauzi batek harrapatutako hiru mendizaleak. Markina-Xemeingo X.A. eta G. Z., 32 eta 30 urtekoak, eta Etxebarriko J. H. 20 urtekoa hirurak ere mendizale federatuak dira. “Ohituta gaude edurretan ibiltzen, Pirinioetan ere asko ibiltzen gara. Hemen edurra egin eran, pentsatu genuen berton egitea igoeratxoa. Konfiantza lar hartu genuen, antza”, esan du X. A.-k. Hanka bietan esginze gogorrak ditu X.A.-k eta igeltsatuta dauzka biak; G.Z. ere igeltsatuta dago, eta belauna ere minduta dauka; J.H.-k barriz, atzamar batean dauka esginzea, eta kolpe asko dauzka gorputz guztian. Hirurak daude, dena den, “onik eta pozik, izan ahal zena pentsatuta, ezer ere ez delako izan”. Kanal batean gora Pasa den zapatuan goizeko 8etan irten zuten Arrazolatik Anbotorantz hiru mendizaleek. “Bide normaletik irten genuen; arista nahi genuen egin, baina ikusi genuen txarto zegoela bidea. Alternatiba bat bilatu genuen, kanal batean gora. Belaunak arteko edurra zegoen”, kontatu du X.A.-k. Hirurak kanalean sartzerakoan edurrak goitik behera egin zuen. Edur jausiak harritzan behera eroan zituen hirurak arrastaka; bi 300 metro amildu ziren, eta gazteena 500 metro. “Eskerrak ez zegoela edurtza handi-handirik, eta denbora guztian burua kanpoan egon ginen, bilin-boloka baina kanpoan”. Istripua 11:30ean jazo zen. 12ak [...]