Arraun taldeak badauka zuzendaritza barria
Ondarroako Arraun Elkarteak izendatu du formalki bere zuzendaritza barria. Gorka Elordi izango da aurrerantzean presidentea, Josu Elu presidenteordea, Xabi Azkarate idazkaria, Jose Mari Elordi diruzaina eta Aitor Badiola eta Iñigo Larrinaga bokalak. Z...
Ondarroako Arraun Elkarteak izendatu du formalki bere zuzendaritza barria. Gorka Elordi izango da aurrerantzean presidentea, Josu Elu presidenteordea, Xabi Azkarate idazkaria, Jose Mari Elordi diruzaina eta Aitor Badiola eta Iñigo Larrinaga bokalak.
Zuzendaritza barriko kide gehienak arraunlari ohiak eta arraunlari aktiboak dira, eta azken hileotan euren esku egon da arraun taldearen kudeaketa. Orain, batzar nagusia eginda, modu ofizialean geratu da izendatuta zuzendaritza hori. Aurreko zuzendaritza taldeak, gainera, eskualdatze prozesuan laguntzen dihardu, eta aurrerantzean be klubari laguntzen jarraitzeko asmoa agertu du.
Helburua, mailaz igotzea
KAE Ligako 2. mailatik 1.era igotzea da Ondarroa Arraun Taldearen helburua. «Harrobiko lanari jarraipena emongo diogu», esan dute; «maila oneko gazteak igo dira nagusien mailara». Fitxaketa berezirik ez dutela egin adierazi dute arraun taldetik, baina arrantza eskolako ikasle kataluniar bat be gehitu zaie ondarrutarrei aurten tosta artera.