Bizkaiko Bertsolari txapeldun Arkaitz Estiballesek Ondarroako herriari eskaini dio txapela
Aita Luis Baraiazarrak jantzi zion txapela Arkaitz Estiballesi. 947 puntugaz geratu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazle galdakoztarra, eta Foru Aldundiko ordezkariek oparitutako aginte makila Ondarroari eskaini dio, “intsumisioari baketsu l...
Aita Luis Baraiazarrak jantzi zion txapela Arkaitz Estiballesi. 947
puntugaz geratu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazle
galdakoztarra, eta Foru Aldundiko ordezkariek oparitutako aginte makila Ondarroari eskaini dio, “intsumisioari
baketsu lotutako herria” izateagatik. Hona hemen bere azken agurreko bertsoa.
Txapela Zuri, Maindi ta Euri
neure aita ta amari
ta inspirazino iturri ziren
Iurrebaso ta Kepari
ta estensinoz euskal presoen
kolektibo guztiari
urtarrilaren zortzian neu be
Bilbon egongo naz adi
baina txapela eta makila
nola diren bi opari
nola aginte makila den hau
ta ni ez naizen agintari
bada herri bat baketsu lotu
dana insumisioari
ta horregatik eskeintzen deutsat
Ondarruko herrixari.