Egia-Iriondo lasterketa herrikoia egin dute
Dortsalik eta saririk barik izan arren, hainbat herritar batu ziren domeka eguerdian Berriatutik Ondarroara aringa-aringa egiteko. Modu horretan, Egia-Iriondo lasterketak ez du eduki etenik eta 27.ez be egin da, modu bat-batekoan izan arren. Gogoratuko...
Dortsalik eta saririk barik izan arren, hainbat herritar batu ziren domeka eguerdian Berriatutik Ondarroara aringa-aringa egiteko. Modu horretan, Egia-Iriondo lasterketak ez du eduki etenik eta 27.ez be egin da, modu bat-batekoan izan arren. Gogoratuko den modura, azken urteetan Egia-Iriondo antolatzen diharduen Orkatzen Peñi taldeak aurten lasterketa ez egitea erabaki zuten, Udal Kudeaketa Batzordeak azken unean 5.000 euroko asegurua kontratatzea eskatzen baizien, gero 3.000 euroko diru laguntza jaso ahal izateko. “Bideraezina” zela iritzita, errie emon eta antolatzeari uko egin zioten orduan. Ostean etorri zen herritar talde baten deia, modu informalean bazen be Egia-Iriondo mantentzeko. Eta holan egin dute.