Herriko botikina zabalik mantendu ahal izateko lanean dabil Udala
«Botikinaren arazoa konponduko ez balitz itxi egingo dute otsailaren 5ean. Baina hori horrela ez izateko ahalegin guztiak egiten ari gara». Horrenbestez, botikinaren etorkizuna dela eta herritarren artean sortutako kezka lasaitu nahi izan du Udalak. ...
«Botikinaren arazoa konponduko ez balitz itxi egingo dute otsailaren 5ean. Baina hori horrela ez izateko ahalegin guztiak egiten ari gara». Horrenbestez, botikinaren etorkizuna dela eta herritarren artean sortutako kezka lasaitu nahi izan du Udalak.
Orain artean Ana Arrieta izan da herriko botikina gestionatu duena. Azaroaren 5ean hura ixteko eskaera aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzan. Hori dela eta, hiru hilabeteko epean itxita geldituko litzateke ordezkaririk ez balitz. Udala inguruko hainbat farmazilarigaz berbetan ari da botikinaren ardura hartzeko. Izan ere, legearen arabera, botikinek farmazia baten menpe behar dute egon.
Horretaz gain, Udala Eusko Jaurlaitzako farmazia zuzendariagaz ere harremanetan dago. Izan ere, erakunde horren esku dago irekiera-itxiera baimenak emotea. «Atzo bertan hitz egin zuen alkateak beragaz eta Gabon ostean berriro batzartuko dira».
Farmazia izatera buelta
Lantzen ari den aukerez gain, Udalak beste alternatiba bat ere badauka eskuartean: Botikina farmazia bihurtzea.
Martxan dituzten gestioek huts eginez gero landuko lukete farmaziaren aukera. «Herriko botikina lehendik ere famazia izana da. Legez aldatu zuten hori. Atzera egitea ez da erraza izango, baina beste irtenbiderik ezean, saiatu egingo gara».