1.500 kilo jenero: 1.200 kilo janari eta beste 300 kilo arropa batu dute Ondarroan pasa den astean, Bakearen Karabana programagaz bat eginez, saharar errefuxiatuen kanpalekuetara eroateko. “Iaz batu zena baino apur bat gehiago da”, esan d...
Jabekuntza Eskolak beste bi ikastaro eskainiko ditu otsailean eta azken egunak dira matrikula egiteko. Udal Berdintasun Sailaren Jabekuntza Eskolak beste bi ikastaro dakartza otsailerako. Bata hilaren 4an eta 5ean eskainiko da: Amatasuna, sortu eta neg...
Bat bateko eta ezusteko kolpea izan zen pasa den asteazken arratsaldean, Xiri Andonegi eskultorearen heriotza. Kolpe gogorra, eta aurrez ezin pentsatuzkoa, Andonegi ohiko bizimodua egiten baizebilen, inolako gaixotasunen berri izan gabe. Xiri Andonegi Egurbide (Mutriku, 1955), eskultorea izan arren, artearen beste hainbat arlori lotu zitzaion, besteak beste, margoa eta kale animazioko elementuen diseinua. Baina, gauza guztien gainetik, artegile herrikoia zen. Galerietatik eta izen handidun museoetatik urrun, erakusketak eta bestelako ekimenak ere, herritarrengandik hurbil zeuden txokoetan antolatzea gustatzen zitzaion; askotan, aurrez abisatu ere egin gabe. Goiti-Estarta eta Ezenarro-Sigma lantegietan langilea zen. Baina, bide berri bati ekin zion 1970ean, Debako Arte Eskolan formazioa jasota. Arte Ederretako lizentziatura ere egin zuen gero. Harrez gero, eskulturan¬ eta margolaritzan ere¬ bide emankorra izan da berea. Mutrikun bertan, betiko geratuko da Andonegiren lekuko, Atxukaleko parke berritzailea; «jendea elkarrekin egoteko» pentsatua eta egina. Artistak Atxukalen bere eskulturak ipintzeko aukera eduki zuen arren, horri uko egin eta ingurua artelan bihurtzea izan zen bere helburua. Eskualdean bada haren beste lanik ere: Markina-Xemeinen dagoen Mogeli eskainitako izki-eskultura berezia. Horrekin batera, erraldoien konpartsa sortu izana, herriko erraldoiak edota Gaba Beltzeko pertsonaiak sortu eta egin izana… eta batez ere, bere izaera guztien gogoan geratuko da. Izan ere, hitz gehiegiko gizona ez zen [...]
Jardunaldia asteazken honetan izango da Eibarko Ingeniaritza Eskolan; Debegesa da antolatzaileetako bat. Batxilerreko ikasleei elektronikak eta energia berriztagarrien arloak lan mundurako eskaini diezaieketen irteerak erakustea. Horixe da asteazken ho...
Udal Kudeaketa Batzordearen kontrako salaketa ipini du Ondarroako ezker abertzaleak. Antzosolo Goikoan etxebizitzen sustapenerako baimenak tramitatzerakoan Lurzoru Lege barriak ipintzen dituen baldintzak ez dituelako ezarri, epaitegietara eroan du Ondarroako ezker abertzaleak Udal Kudeaketa Batzordea. Salaketa pasa den astean ipini zuten Bizkaiko Lurralde Auzitegian. «Lurzoru Legeak dio etxebizitza sustapen berri bakoitzean eraikitzen diren etxeen %40 babes ofizialekoak izan behar direla, eta aparkaleku kopurua ere etxebitza berrien kopuruen paretsua izan behar dela. Sustapen honetan hori ez da bete eraikuntza baimenak emoterakoan», esan dute ezker abertzaleko udal hautetsiek. «Antzosolon hasieran 40 etxebizitza libre egiteko proiektua zegoen, azkenean 52 egitekoa; eta ez dago babeseko etxebizitza bakar bat be aurreikusita. Aparkalekuak be 45 bat izan beharko lirateke tamaina horretako promozio batentzako, eta erdia be ez dago aurreikusita», salatu dute. Ezker abertzaleko ordezkarien iritziz, «Udala ez da egon behar negozio pribatuen babeserako, herritar guztien onerako izango liratekeen neurriak ezartzeko baino; eta kasu honetan be, ez dute horrelakorik egin». Epaitegietaraino iritsi izana, barriz, «Udalean parte-hartzea guztiz ukatuta edukitzeak lagatzen duen bide bakarra delako» izan dela esan dute. Obra geldituta dago Antzosolo Goikoa etxebizitza sustapen pribatua da, Donostiako AZSE higiezin eta eraikuntza enpresak daroana. Etxeak eraikitzeko lurren mugimendua eta atzeko mendialdearen eusteko horma dauzka eginda, baina badira bi [...]