Bosgarren euskal dantzen ikastaroa hasteko prest
Bostgarren urtez, 18 urtetik gorakoentzako euskal dantzen ikastaroa antolatu du Aittitta Txiki Kultur Elkarteak. Eguenean, barikuan eta zapatuan egongo da izena emateko aukera Kultur Etxeko idazkaritzan. Bariku iluntzeetan, talde bi batuko dira aurten be euskal dantzak ikasteko: hasi berriak eta apur bat dakitenak edo hobetu nahi dutenak. Biek eskola publikoko gimnasioan izango dituzte saioak. Lehenengo txanda hasi berriena izango da. 19:00etatik 20:30era elkartuko dira hasiberriak, besteak beste, Lekeitioko fandangoa eta arin-arina ikasteko. Martxoaren 18an izango dute lehenengo hitzordua, eta danetara, zortzi saio izango dituzte. Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa izango da. Aurreko urteetan ibilitakoak, berriz, 20:00etatik 21:30era batuko dira barikuero. Ikastaro laburragoa izango dute helburua errepasoa egitea da eta. Halan, sei saio edukiko dituzte, eta eskolen prezioa merkeagoa izango da, 20 eurokoa. Ikastaro bakoitza 50 bat lagunekoa izango da, eta beraz, izena ematerako orduan arin ibiltzea gomendatu dute antolatzaileek. «Itxaron zerrendak egoten dira eta urtero», gogorarazi dute. Oraingoan, Bilboko San Inazio auzoko dantza taldeko dantzari bik eta Lekeitioko Maider Madarieta izango dira irakasleak. Ondo-ondo pasatu eta ikasten duten guztia erakusteko aukera izango dute eskolak amaitzerakoan. Urtero lez, amaieran Erromeria Eguna antolatuko du eta Aittitta Txikik. Aurten dantza jaialdia maiatzaren 21ean izango dela aurreratu dute. «Kirola egin eta dantzan ikasteko aitzakia paregabea [...]
Bostgarren urtez, 18 urtetik gorakoentzako euskal dantzen ikastaroa antolatu du Aittitta Txiki Kultur Elkarteak. Eguenean, barikuan eta zapatuan egongo da izena emateko aukera Kultur Etxeko idazkaritzan.
Bariku iluntzeetan, talde bi batuko dira aurten be euskal dantzak ikasteko: hasi berriak eta apur bat dakitenak edo hobetu nahi dutenak. Biek eskola publikoko gimnasioan izango dituzte saioak.
Lehenengo txanda hasi berriena izango da. 19:00etatik 20:30era elkartuko dira hasiberriak, besteak beste, Lekeitioko fandangoa eta arin-arina ikasteko. Martxoaren 18an izango dute lehenengo hitzordua, eta danetara, zortzi saio izango dituzte. Ikastaroaren prezioa 25 eurokoa izango da.
Aurreko urteetan ibilitakoak, berriz, 20:00etatik 21:30era batuko dira barikuero. Ikastaro laburragoa izango dute helburua errepasoa egitea da eta. Halan, sei saio edukiko dituzte, eta eskolen prezioa merkeagoa izango da, 20 eurokoa.
Ikastaro bakoitza 50 bat lagunekoa izango da, eta beraz, izena ematerako orduan arin ibiltzea gomendatu dute antolatzaileek. «Itxaron zerrendak egoten dira eta urtero», gogorarazi dute. Oraingoan, Bilboko San Inazio auzoko dantza taldeko dantzari bik eta Lekeitioko Maider Madarieta izango dira irakasleak.
Ondo-ondo pasatu eta ikasten duten guztia erakusteko aukera izango dute eskolak amaitzerakoan. Urtero lez, amaieran Erromeria Eguna antolatuko du eta Aittitta Txikik. Aurten dantza jaialdia maiatzaren 21ean izango dela aurreratu dute. «Kirola egin eta dantzan ikasteko aitzakia paregabea da, gero, edozein erromeriatan edo azken eguneko erromerian ikasitakoa erakusteko aukera perfektoa», esan dute antolatzaileek. Hori bai, puntual ibili eta zapata egokiak eroateko eskatu dute.