Bederatzi film, euskaraz
Euskarazko film laburren VIII. Labur Bira zirkuitua Mutrikura ailegatuko da bariku gauean. Karenka euskara elkarteak eta Mutrikuko Zine Forum taldeak antolatutako saioa 22:00etan hasiko da Zabielen, eta bertan euskaraz egindako bederatzi film labur ikusteko aukera egongo da. Formatu eta estilo aldetik denetarikoak izango dira emango dituzten filmak. Batzuk egile ezagunenak dira, beste batzuk hasi berriagoenak, eta tartean hiru iazko udazkenean Ermuan egindako Kameratoia lehiaketan grabatutakoak eta saritutakoak izango dira. Labur Bira Topagunea euskara elkarteen federazioaren ekimena da, eta aurtengoan martxoaren 15etik apirilaren 16 bitartean 27 herritara eramaten ari dira euskarazko film laburren bilduma. 26 Euskal Herrikoak, eta bat Ingalaterran, London Basque Society elkartearen eskutik. Korrika Kulturalarekin bat eginda dator aurten Labur Bira ekimena. PELIKULAK Maritxu 2010, Kepa Errasti. 80 urteko alarguna bakarrik bizi da baserrian. Artalde 2009, Asier Altuna. Artzain bat hirian galduta dabil, bere artaldearen bila… Ondar ahoak 2010, Angel Aldarondo. Atunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen; urtaro horiek gorputzean grabatzen zaizkio. S@rtaldea 2010, Jon Artola. Mendebaldeko zibilizazioan gizakia ez da naturaren parte sentitzen. Esku-titi 2010, Saioa Aizpurua. Gaurko arropa ez dute lehen bezalakoa egiten. Blank postcards 2009, Aitor Artola, Irune Gurtubai, Ibai Vigil-Escalera. Denok ditugu kontatzera ausartzen ez garen sekretuak. Biak bat 2010, Zapatilla films. Ane eta Mikelek drogekin [...]
Euskarazko film laburren VIII. Labur Bira zirkuitua Mutrikura ailegatuko da bariku gauean. Karenka euskara elkarteak eta Mutrikuko Zine Forum taldeak antolatutako saioa 22:00etan hasiko da Zabielen, eta bertan euskaraz egindako bederatzi film labur ikusteko aukera egongo da.
Formatu eta estilo aldetik denetarikoak izango dira emango dituzten filmak. Batzuk egile ezagunenak dira, beste batzuk hasi berriagoenak, eta tartean hiru iazko udazkenean Ermuan egindako Kameratoia lehiaketan grabatutakoak eta saritutakoak izango dira.
Labur Bira Topagunea euskara elkarteen federazioaren ekimena da, eta aurtengoan martxoaren 15etik apirilaren 16 bitartean 27 herritara eramaten ari dira euskarazko film laburren bilduma. 26 Euskal Herrikoak, eta bat Ingalaterran, London Basque Society elkartearen eskutik.
Korrika Kulturalarekin bat eginda dator aurten Labur Bira ekimena.
PELIKULAK
Maritxu
- 2010, Kepa Errasti.
- 80 urteko alarguna bakarrik bizi da baserrian.
Artalde
- 2009, Asier Altuna.
- Artzain bat hirian galduta dabil, bere artaldearen bila…
Ondar ahoak
- 2010, Angel Aldarondo.
- Atunak hilabeteak ematen ditu hibernatzen; urtaro horiek gorputzean grabatzen zaizkio.
S@rtaldea
- 2010, Jon Artola.
- Mendebaldeko zibilizazioan gizakia ez da naturaren parte sentitzen.
Esku-titi
- 2010, Saioa Aizpurua.
- Gaurko arropa ez dute lehen bezalakoa egiten.
Blank postcards
- 2009, Aitor Artola, Irune Gurtubai, Ibai Vigil-Escalera.
- Denok ditugu kontatzera ausartzen ez garen sekretuak.
Biak bat
- 2010, Zapatilla films.
- Ane eta Mikelek drogekin arazoak dituzte.
Barrura begira
- 2010, Trastaka taldea.
- Beldurrak mugatzen gaitu.
Nire bista faboritoa
- 2010, Kontraplano taldea.
- Esti Euskal Herrira itzuli da.